Arnas Dezagun bada!
Erabileraren gainbeheran eragile asko daude. Etxeko hizkuntza ohiturak bai, baina euskaldunen dentsitatea, telebista eta internet bidezko erdarazko eduki oldea, eta beste hainbat ere bai. Ikastetxeetan haur euskaldunak sakabanatzea da eragile horietako bat.