Jatorrizko albistea eta elkarrizketa Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” irratsaioko web orrian irakurgai eta entzungai dago: http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Arnas+Dezagun+egitasmoak+ume+euskaldunak+ez+sakabanatzeko+eskatu+dau/10190

Elkarrizketa osoa entzun:


Arnas Dezagun ekimenari udan ekin eutsen eremu erdaldunetako guraso euskaldunek, batez be eskoletan etxetik euskaldunak diran umeak ez sakabanatzea eskatzeko. Etxetik euskeraz dakien umeak geletan batzeko eskatu dau guraso talde honek. Mitxel Elortza Arnas Dezagun ekimeneko gurasoetako bat da eta “Goizeko Izarretan” saioan eduki dogu gaur.

Ikastetxeetatik orain arte jaso daben erantzuna, gelak, orekeari begiratuta antolatzen dabezala. Arnas Guneak baina, irekiak izango litzakezala dinoe gurasoek. Zapatuan sinadura bilketa masibo bati ekin eutsen Arnas Dezagun ekimenekoek.