Jatorrizko albistea eta elkarrizketa Hamaika Telebistako “Gurean Gaur” saioko web orrian irakurgai eta ikusgai dago: https://hamaika.eus/bideo-saioak/gurean-gaur/gure-begiz/mitxel-elortza-haurrak-sakabanatzen-lortzen-dena-da-guztiek-gaztelaniaz-hitz-egiten-amaitzea.html
Elkarrizketa osoa ikusi:
Arnas Dezagun guraso taldeak gaztelania nagusi den eremuetan etxetik euskara dakarten haurrak ikastetxeetan “ez sakabanatzeko” eskatu du. Mitxel Elortza taldeko bozeramaleak eman ditu egoeraren xehetasunak. Azaldu duenez, egiteko modua “orokortua” dago ikastetxe publiko zein itunpekoetan; eta ematen dieten arrazoia “hizkuntza oreka” da. Sakabanaketaren ondorioz, dio Elortzak, “haurrei erabat ezinezko gertatzen zaie euskaraz hitz egin ahal izatea, errotik ukatzen zaie euskaraz jarduteko aukera”; erdarara jotzen amaitzen dutela nabarmendu du. Egoera horrek ikasleei “estres linguistikoa” pairatzera eramaten dituela salatu du. Honen aurrean, euskararen erabilera eskoletan bultzatzeko eta euskara maila sendotzeko bidean haurrak “ez sakabanatzea” eskatzen du taldeak.